Gorka Suaia: “Piztu! mixtape”

Gorka Suaia: “Piztu! mixtape” 2017-12-01T00:00:30+00:00

Project Description

“Piztu! mixtape” Gorka Suaia eta Kimo Soundzen lana da, hogeita bi abesti ditu, ordubete pasatxo irauten duen sesio bikaina.

Gorka Suaiaren ibilbidea modu bikainean laburbiltzen du lan honek, soinu eta estilo desberdinetan gero eta erosoago sentitzen dela erakutsiz: Reggae, raggamuffin, stepper, dub, dancehall, dubstep edo raggajungle. Eta gainera, lagun desberdinen kolaborazioak ere izan ditu, hala nola, Kodigo Norte taldeko Markes Iraizoz, Glaukoma taldeko Juantxo, Endika Lahaine, Nizuri Tazuneri taldeko Fani eta Norzzone, Jon Elizalde & Rude Horns, eta Iñigo, Gorkaren anaia.

Kantuetako baseen produkzioetan ere, Gorkak hainbat sortu ditu Askapen Sound ezizenpean, Iñigo Cabacas gogoan dub edo Hemen eta Orain, adibidez. Horretaz gain, mixtapean Kalen Prod, Euskal Dub Etxea eta Patrol Destroyersen produkzioak entzun daitezke ere, besteak beste.

Zalantzarik gabe, kontzientziak pizteko asmoa duen lana da hau. Itzartu eta gizarte honen norabidearen inguruan hausnartzera animatzen gaituena, erreboltak pizteko, dantza subertsiboan ari garen bitartean. Nahitaezkoa da borrokara lotzea!

  • Hitzak: Gorka Suaia, Hacktibista izan ezik (Gorka Suaia eta KimoSoundz)
  • Haizeak Subgrabe Arteanen: Jon Elizalde & Rude Horns.
  • Gitarra Hemen eta Orainen: Dabid Nanclares.
  • DJ saioaren nahasketa, sanplerrak eta efektuak: KimoSoundz
  • Grabaketa: Laga Estudioa, Hotza izan ezik (Nasty Bilbao)
  • Nahasketa eta Masterizazioa: Ibon Larruzea Euridian, Hotza izan ezik (Unai Gonzalez)
  • Diseinua: Askapen Sound

Abesti-zerrenda:

01 Errealitatea vs Fikzioa
02 Itota Ft Juantxo Arakama
03 Erradikala
04 Subgrabe artean
05 Hotza
06 Egun bat gehiago Ft Nizuri Tazuneri
07 Miseriaren Hitzarmena
08 Egunsentia Arte
09 Be Careful
10 Geurean Tinko Ft Markes Iraizoz
11.Adoktrinatuak RMX
12 Iñigo Cabacas Gogoan Dub
13 Patriaurkatua
14 Hacktibista
15 Erdi Bana Ft Juantxo Arakama
16 Berezia
17 Haize
18 Hemen eta Orain
19 Iparrizarra RMX
20 Altxorra RMX
21 Autosuntsiketa Ft Endika Lahaine
22 Denok Ft Iñigo

deskargatu

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies