Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen lehen ikuskizuna. Oteiza eta bere argiketariaren arteko harremana jorratuko da obran. Bi pertsonaiak Ion Martinezek jokatzen ditu. Bertan Oteizak gizarteari buruz zituen gogoetak kontatuko ditu eta argiketariak gogoeta hauen aurrean bere pentsamenduak adieraziko ditu. Ion Martinez da antzezlanaren egilea, idazlea, eta zuzendaria.