“Nire totem animalia” lan honetan, Mushkumek pausu bat gehiago eman nahi izan du. Ez bakarrik musika aldetik, irudi aldetik ere bai.

María Seco artista bilbotarrak portadarako argazkia diseinatu du, oso teknika bereziarekin, ez da ohiko argazki bat, eta hori abiapuntutzat hartuta, diskako diseinu osoa mimo handiz egin izan dute taldekideek Gorka Chamorroren laguntzaz.

Letra guztiak Juncal Altzugarairenak dira, baina oraingoan ere, kasu honetan, beste idazle euskaldun baten laguntza izan dute, Peru Calabaza Sabanek “Basamortuan” singlearen letra idatzi baitu.

Soinuaren aldetik, ikerketa lanetan aritu direla dirudi. Nahiz eta Tom Waits, Cohen eta aurreko lanean somatzen ziren soinuak atzematen diren, aurrera pausu bat eman dute Mushkumdarrek bere bigarren diskoan. Doinu elektronikoak, perkusio obsesiboak, soinu arrotzak,… denetarik dago taldearen lan honetan. Gainera, oraingoan, Sustraiak Recordsen zorroztu dituzte soinuen xehetasunak, Egoitz Palaciosen laguntzaz, abestien soinua borobilduz.

Abesti zerrenda:

1- Basamortuan
2- Ezkutuan
3- Diabolus
4- Ikusten ez dena
5- Osotasuna gu
6- Beldurrak
7- Plazerren gailurra ikutzen
8- Nigana
9- Hostoen artean dantzan
10- Dietrich
11- Badakizu zer

deskargatu
SPOTIFY