Nizuri Tazuneri rap bikoteak lehen diskoa argitaratu du: “Musika ala hil” (Taupaka elkartea, 2017). Lan honetan Fani eta Norrzone raperoen mezu ozenak entzun daitezke, hamaika kantuz osatutako LP bizia eta indartsua.

Japoniar eta euskal esamoldekin hitz-jokuak egiten dituzte beraien abestien izenburuetan.

Euskeraren betiereko taupada, arbasoen oiartzuna ta abangoardiaren soinuak bat egitea da, proiektu honen helburu nagusia, ta seguru gaude, inork hotz utziko duen lan baten aurrean gaudela. Hamaika proposamen, hamaika kontzeptu, honen artean estilo, tematika ta flow anitz aurkituko ditugu, euskera ta abanguardiazko erritmoen eskutik (trap&roll), mende honen bizitza nola ulertzen duten zabalduz, ta bere burua kreatiboki aktibautak kokatuz gizarte nahasi honetan.

Biba zuek!

Abesti-zerrenda:

01 Irikita
02 Japaiera
03 Itsuki
04 Hiroshimaur
05 Zuretzako
06 Gustuko
07 Gizaki
08 Hirumushu
09 Neresuku
10 Hikatazuka
11 Itxita

deskargatu