“Denbora” Mushkum taldeak 2017.urteko hasieran argitaratutako lana da. Lan honetan, liluratzen duten soinu motelez sortutako abesti biluziak aurkitu ditzazkezue, baita erritmo dardaratsu eta tentu urduriak dituztenak ere. Isurialde horien artean, “Sentitzen naizelako” abestia aurkitzen da, taldearen proposamena erdiratzen duen abestia. Horregatik, lehenengo lan honen lehenengo bideoklipa egiteko aukeratu du taldeak, narratiboa baino, eszenaratze oniriko eta poetikoago bat egiteko intentzioarekin. Honetan, unibertsalak eta betiereko mamuak diren utzikeria eta bakardadearen inguruan metaforak sortzen dira.

 

deskargatu
Spotify
Itunes