“Mundua Salgai”, Askapen Sound Sistemaren lehen diskoa da, Gorka Suaia abeslariaren proiektu berria. Ibon Larruzea nahasketa eta masterizazioaz arduratu da Euridia estudioan.

Hip-hop, reggae, dancehall eta duba nahasten dira Euskal Herrriko reggae-dancehallaren eszena astinduko duen diska honetan.

Gorka Suaia bera, produkzio musikalaz ere arduratu da, eta hainbat lagunen lankidetza izan du: Bere anaia Iñigo (gitarra), Markes Kodigo Norteko kidea, 121 krew, Norte Apache, Bad Sound System eta Euridia bera.

Hamaika abesti dira “Mundua salgai” osatzen dutenak, Babylonen aurkako hitzez josita, sistema honetatik gu askatzen saiatzen direnak.

Abesti-zerrenda:

01 Antzoki handia
02 Mundua salgai
03 Egunsentia arte
04 Kind of life
05 Uhin kontrainformatiboak
06 Kontrola galduz
07 Su artifizialak
08 Ulertarazi
09 Iparrizarra
10 Altxorra
11 Avanti

deskargatu
Spotify
Itunes
erosi