Markes Iraizoz eta Gorka Suaia: “Arnasa”

Markes Iraizoz eta Gorka Suaia: “Arnasa” 2017-12-04T20:33:03+00:00

Project Description

Break dantzak lehenik eta rapak geroxeago, Aranbizkarra auzoko bi lagun hauen bideak batu zituzten. Kodigo Norterekin, ezagutaraztera eman zituen talde gasteiztarrak, hainbat dira argitaratu dituzten diskak. Oparoak izan dira ere euren bakarko ibilibideak:

Markes Iraizozek (Gasteiz, 1982) hiru lan argitaratu ditu: Un paseo por mi mente, Independencia eta Musicamina, hip hop eszenako ezinbesteko klasiko bilakatu dutena. Egun, bere laugarren estudioko lana prestatzen ari da, 2018an oholtzara eramango duena.

Gorka Suaia (Gasteiz, 1982) proiektu desberdinetan parte hartu eta hainbat diska kaleratu ditu 2012an bakarko bideari ekin zionetik: Askapen Sound Sistemaren Mundua Salgai, Suaia eta Lahaineren Herrima EPa Endika Lahaine barakaldarrarekin, eta Piztu! Mixtape Kimo Soundz DJarekin, Esne Beltzaren Gora! Tourrean parte hartzeaz gain. 2018an, Ama Rebel reggae bandarekin diska berria argitaratuko du.

Markes Iraizozek eta Gorka Suaiak proiektu txiki eta txukun bat gauzatzeko elkartu dira.

Arnasa hartzeko hain zuzen ere.

Horretarako doinu lasaiak eta hitz garbiak aukeratu dituzte.

Arnasketaren bidez eginiko hausnarketa bati helduta, Kalen, Leñah Selektah eta Askapen Sound-en ekoizpenekin bat egin dute.

“arnasa munduak arnasa hartu behar duelako, arnasa musikaren bidez arnasa hartzen dugulako, arnasa batzen garenean musikaren aterpean arnasa modu lasai batean hartzen dugulako…”

Abesti-zerrenda:

01 Zergatik (prod. Askapen Sound)
02 Deia (prod. Leñah Selektah)
03 Geurean tinko (prod. Kalen)

Bideoa:

deskargatu

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies