Siroka: “Malutak”

Siroka: “Malutak” 2017-12-01T19:19:46+00:00

Project Description

5 urte pasatu dira Siroka taldeak bere lehenengo diskoa atera zuenetik. Lehenengo disko horretatik garrantzi handia eman diote taldekideek sortzaileen arteko elkarlanari eta hasieratik bai letra, diseinu zein musikarako lagunetaz inguratu egin dira beraien hiru diskoetan. Oraingo honetan Siroka taldeak diskoaren eskematik kanpo kokatzea erabaki du.

Neguko lehen elurteetan lez, egun eguzkitsuetan noizbehinka erortzen diren malutak lez, eroriko dira hemendik aurrera Sirokaren kantu berriak. Baina ez dira edonola eroriko. Single bakoitza bideoklip berri batetaz jantzita etorriko da, bideosortzaile anitzen ikuspuntua eta estiloa isladatuz eta era horretan maluta bakoitzari izaera berezi eta aberasgarria emanez.

Siroka taldeak bideo sortzaileetaz inguratzea erabaki du oraingo honetan. Sei kantu eta bideoklip berriez eta sorpresatxoren batetaz osatzen ari den proiektu hau ez dauka amaiera data zehatzik, beraz zaleek pazientziaz itxaron beharko dute kanta bakoitzaren etorrera.

Abesti-zerrenda:

01 Azala
02 Bihotzetatik zintzilik – 5 urte (moldaketa akustikoa)
03 Su txikien itsasoa (#AskapenaAurrera)
04 Desoreka

Bideoklipak:

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies