Heldu da 121Krew taldearen agurra. Barakaldon sortutako taldeak diska berezia prestatu nahi izan du, ibilbidea ixten duen lanhonetan.

121Krew-ren azken lan hau, bi diskoz osaturik dago. Mahatsen Denbora izeneko CDan, kanta berriak entzun ditzakegu. Taldekideen hainbat lagunen kolaborazioarekin (Budi, Norte Apache, Gorka Suaia, Rasy Simone eta Neza) aberastua eta soinu serio eta potentea duen diskoa da, frantziako rapa eredu hartuta. Azken Afaria lanak, ibilbide osoa errepasatzen du, etenik gabe entzun nahiko duzun bilduma batean.

Aipamen berezia merezi dute diskaren diseinu ikusgarriak zein soinu indartsuak. Hector Villar izan da irudia landu duena 121 Krew taldearen azken lan honetan, eta Unai Mimezaren esku (SoinuArt) geratu da soinuaren masterizazioa.

Lan bikaina benetan, produkzio gutxiago… kalitatea gora!

Abesti-zerrenda:

Mahatsen Denbora

01 Arkakusoak (kolab. Budi)
02 Mahatsen denbora
03 Fuego
04 Hildakoen bailara (kolab: Gorka Suaia eta Rasy Simone)
05 Basque panthers (kolab: Norte Apache)
06 Gora Baraka (2015 erremixa)
07 Kasitaxokolate
08 Aztarnak (kolab: Neza)
09 Kioto
10 La cosecha

Azken Afaria

01 La habitación de la tortura
02 El jardín
03 El desván
04 Sueños de arena
05 Grupos, conciertos y componentes
06 121 Krew-k ez du barkatuko
07 Hambre de miseria
08 Lotsaren harresia
09 Caminante
10 Lehenengo taupada
11 Piratak
12 EH komantxe
13 Iraganaren etorkizuna

deskargatu