Abra Kadaver: “La era del sueño”

Abra Kadaver: “La era del sueño” 2017-12-01T21:13:11+00:00

Project Description

Abra Kadaver talde bizkaitarraren diskoa, 2012an Sestaoko Eyou estudioetan grabatua Iker Eskurza teknikariaren eskutik.

Benetan merezi al ditugu egunerokotasunean gertatzen zaizkigun ezbehar guztiak? Bizitzaren kontrol osoa, dignitatez bizi ahal izatea, errealitateari aurre egiteko baliabideak izatea… hauexek dira lehenengo munduko gizakiek ahaztuta dituzten printzipioak. Lokartuta dagoen gizarte honek era pasibo batean jokatzen du, izaera falta izugarria du, eta ez du bai norbanako bai taldeko askatasunagatik borrokarik egiten. “La era del sueño” diskoak, gai honi buruzko hausnarketara bultzatzen gaitu, betiere ikuspuntu kritikoa plazaratuz.

Aipa dezagun bidenabar talde honek ez duela inoiz beste talde batzuen bertsiorik egin, izan ere, euren musika propioa sortzea izan dute aukera bakarra. Hala ere, gezurra dirudien arren, interneten dagoen web orrialdearen bidez, beste herrialde batzuetatik euren abestien bertsioak lortu izan dituzte, Mexikotik adibidez.

Musika talde honek Punk estiloari fidela izaten jarraitzen du, betiere taldekide guztien preferentzia musikalak errespetatuz disko honetan instrumentu guztien soinu gogor eta sakona agerian uzten delarik.

Aurki daitekeen diseinua taldeak berak egindakoa da, aurretik aipatu bezala, zenbait kolaborazioekin batera. Taldekideek badakite, musika bera bezain garrantzitsua dela erakargarriak diren irudiak, eta beraz, era artistiko batean islatu nahi izan dituzte barruan gordeta dituzten ideiak eta sentimenduak.

Disko honetan urtetik urtera hobetuz joan den talde baten musika paregabea entzun daiteke, errealitateari erreferentzia egiten dioten gaiak era kritiko batean planteatuz. Oraindik esnatzear dagoen gizarte baten egi krudela narratu egiten duten letra sakonek hausnarketarako bidea zabaltzen dute, norbanako erreakzioak esnatzeko asmoz. Haiek jada amesgaizto honetatik esnatzea lortu dute; eta zuk, oraindik lo jarraitzen al duzu?

Abesti-zerrenda:

01 Intro
02 La cultura del miedo
03 Rampa de ratas
04 El silencio del viento
05 La sombra del recuerdo
06 Sacrificios humanos
07 La mirada del muerto
08 El mundo de la destrucción
09 Voz sin aliento
10 Requiem
11 Secretos a golpes
12 Intro

deskargatu
Spotify
Itunes
erosi

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies