2018.urtean, Gatom sortzaileak, “Kostako Vibes – Binomio” lana aurkeztu digu. Binomio diska, 11 abestik osatzen dute, bertan Rap eta reggae doinuak agertzen direlarik. “Binomio” diskoa, rap eta reggae erritmoetan oinarritzen den bilduma dugu. Bertan estilo ezberdinen nahastea somatzen da baina gehien bat 90. hamarkadako rap mugimenduaren soinua, “reggae dub”a eta “dancehall”a.

Lan honetan Gatomek 2016an atera zuen Kostako vibes diskaren “b” aldea edo bigarren atala atera nahi izan du, gizarte honetan ematen den binomio edo dualitateari erreferentzia eginez. Aukeratze askatasun faltsuari eta sistemak ematen dituen aukera faltsuei erreferentzia eginez hain zuzen.

Diskan zehar tristura edo iluntasunetik, alaitasunerainoko bidaia dela esan daiteke. Diskan zehar, kontzientzia hartzearen puntua erakutsi nahi da. Diskoaren oinarria, gizartean ematen den dualitatea dugu, amodio vs gorrotoa, gizon vs emakumea, jainkoa vs deabrua, gizakia vs natura… horrekin haustea da diskoan eman nahi den mezua.  Guzti hau gaur egun bizi dugun errepresio eta politika bortitzen testuinguruan kokatuz eta gizakiaren argitasun eta iluntasunak erakutsiz.

Binomio lanean ekoizle, dj eta kolaborazio ezberdinek parte hartu dute, besteak beste, DJ Akaba, Deafman (scratch), Dj Kanaky (scratch), Kimo soundz (Sampleak), Drew eta Herbalist, …

Abesti-zerrenda:

01 V DE VENDETTA
02 FUCK THEM ALL (DREW)
03 DOLLAR BLACK (AKABA ETA DEAFMAN SCRATCH)
04 IGIRI HEGALAK (HERBALIST ETA DJ KANAKY)
05 GURE LURRE (KIMO SOUNDZ)
06 KOLORE ASKO
07 MOBI MOBIDU
08 BASQUE RAW REGGAE
09 REGGAE ARE ROOTS (KIMO SOUNDZ)
10 ONCE AGAIN (KIMO SOUNDZ)
11 BETI EZTANDA

 

 

deskargatu
Youtuben entzungai!