Norte Apache: “Juanito Laguna”

Norte Apache: “Juanito Laguna” 2017-12-01T19:24:56+00:00

Project Description

Txatarraren garaian bizi gara, egunero ikusi dezakegu jendea zabor bilketan. Soberakinetatik bizitzeko saiakeran, biziraupena arte bihurtuz. Zabor pilatzaileak, heroiak. Inoiz ez da existitu, baina bera bezalako, miloika pertsona ausart horietako moduko bat da, “Juanito Laguna”, horregatik izen horrekin atera du taldeak azken lana.

Juanito, Antonio Berni artista argentinarrak sortu zuen “Villetako” ume txiroa da; txiroa, baina alaia, ausarta eta esperantzaz beterikoa . Gizarteak ahaztutako pertsonen eskubideen aldarrikapenean, jarri zuen bere artearen jomuga. Horregatik, egorea larrian zeuden (dauden) auzoetako soberakinak hartuz, oleozko “collage” ikusgarriak egin zituen.

Antonio Berni eta Juanito Lagunaren helburuak konpartitzen dituzte Norte Apache osatzen dutenek, horregatik, gizartearen soberakinekin, artea eta salaketa margoztu nahi dituzte, bere errima eta doinuekin.

Abesti-zerrenda:

01 Intro
02 Satriale´s
03 Freedom Kanaky
04 Ciudad de cartón
05 Ainauria
06 Galtzerdi zulatuen loratza
07 Harezko hiltzailea
08 Hazi berriak
09 Killing in the name of

deskargatu
Spotify
Itunes

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies