JAUNGOIKOA, DIRUA ETA ERRITMO ZAHARRA

JAUNGOIKOA, DIRUA ETA ERRITMO ZAHARRA 2018-01-08T19:51:21+00:00

Project Description

Proiektuan fikziozko bi pertsonaia horiek, laurogeita hamarreko hamarkadan Estatu Batuetan jorratu ziren soinuaren eta tematiken bila ibili dira. Abestietan jarrera lehiakorra, delinkuentziaren apología eta diruaren goraipamena egin dute eta Ipar Ameriketako HipHoparen klasikoei ere gorazarre egin diete hainbat erreferentzien bidez. Hori guztia euskal kultura eta bizimoduarekin nahastu dute G-FOLKa sortzeko prest, Californian sortutako G-FUNK (Gansgta funk) soinuaren omenez.

Euren lehen lana ¨JAUNGOIKOA, DIRUA ETA ERRITMO ZAHARRA¨, arestian aipatutakoaren aldarrikapena diren zazpi abestiz osaturik dago. Erritmo gogor eta hitz gordinekin batera aurki ditzakegu kaleko bizimodua, drogen inguruan sortzen diren harremanak eta erraparen barruan tradizionalak diren “ego trip”a eta lehiakortasuna.

deskargatu

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies