121Krew taldeak, “Hiriaren Taupadak” izenburupean eta MusikHerria disketxearen bitartez, orain dela hamabi urte hasitako ibilbidean aurrerapausu nabarmena suposatzen duen lan berria aurkezten du.

Rap-a jorratzen duen talde barakaldar hau, hitzen aldetik, inguruan bizi duten egoera berezitaz mintzo dira, eta musikaren aldetik, erritmo alai zein pasarte lasaiagoak eta musika tankera ezberdinen eraginak topatu daitezke. Urteak pasa ahala taldekide berriak gerturatu izanak bizitasuna eman dio sorkuntza lanari eta ñabarduraz bete du diska berri hau.

Etengabe mugimenduan dagoen bihotz hau beste lagunen taupadaz baliatu da hiriaren frekuentzia kardiakoan sakondu nahiean: Eider Zenarrutzabeitia, Xabi Solano, Zigor DZ, Norte Apache, Txeroki, Nörzzöne, Mono Recalcitrante, Gorka Suaia, Nörzzöne, ZKH, Gustavo Borja.

Abesti-zerrenda:

01 Lehenengo taupada
02 Hirian
03 Baraka
04 Fahrenheit 451
05 Kantuz
06 Piratak
07 Imajina
08 Ez egin kasurik
09 EH Komantxe
10  Azken barkamena

deskargatu
Spotify
Itunes
erosi