Gorka Suaia eta Juantxo Arakamak, Glaukomako abeslariak, Erdi Bana abestiaren bideoklipa egin dute. Itota (Taupaka Elkartea, 2015) abestiaren bideoklipean egin zuten lan elkarrekin lehen aldiz eta arrakastatsua izan zen, orain dantzalekuetara zuzendutako abesti batekin bueltatu dira. Dancehall erritmoa du oinarritzat eta Gorkak berak egin du Askapen Sound izenpean.

Gorka Suaia eta Kimo Soundzen “Piztu! Mixtape” (Taupaka Elkartea, 2016) laneko abesti bat da singlea eta bertsolaritza gogorarazten duen abestia da, abeslariak txandakatu egiten baitira lehenengoak ezartzen duen errima eta doinua mantenduz.

Etchecoy izan da bideoa zuzendu eta grabatu duena, nahasketa eta masterizazioa aldiz, Ibon Larruzeak egin ditu Euridian.

Kultura askearen filosofia

Abestia bere riddim instrumentalarekin batera dator, Taupaka Elkarteak zabaldu nahi duen kultura askearen filosofia jarraituz, Gorka Suaia parte den elkartea. Generoaren edozein jarraitzailek erabili dezake, askatasun osoz, baita publikatu ere, baina Creative Commons lizentziapean.

Bideoklipa:

deskargatu