Project Description

Euskalskillz diska berria, Euskaki + skills (habilezi) hitzekin osatutako hitz jokoa da. Gatomen diska berri hau, pasadan urtean atera zuen maxiaren jarraipena dela esan daiteke, batez ere soinu aldetik.

Jamaikar soinuekin jolastu nahi izan du Gatomek diska honetan. Bertan Reggaea eta Dancehalla nagusitzen direlarik. Betidanik berekin ekarri dituen rap doinuak alde batera utzi gabe soinu modernoagoak sortuz.

Diskoa jamaikar soinuan oinarritua dagoela esan daiteke bertan tematika ezberdinak agertzen direlarik. Gizartearen kritikatik hasita, desikasteko beharra dagoela dio Gatomek. Bakoitzak bere kodeak ulertu eta erabiltzearen beharrizana erakusten du diskan. Gazte eta errebelde izatearen grina piztu, denbora aprobetxatzeko beharra (kapitalaren erritmotik at) erakutsi eta gizartearen eraldaketarako ordua dela adierazten ditu diskan beste mezu askoren artean.

Abesti zerrenda.

1- Eztu ikasten

2- Geure kode

3- Gazte ta errebelde ft Raperu

4- Kronos vs kairos

5- Loratu da bidea ft Keif

6- Izaki vs zenbaki (Stepi selektah)

7- Zombi lar ft Pake

8- Horma fin ft Drew

9- Memori labur

10- Tiroka (Stepi Selektah)

11- Prebekario ft Raperu (Bonus)