Project Description

Solte taldearen lehen diskoa. Hardcore arineko disko baten aurrean kokatzen gara nahiz eta beste estilo musikalen pintzeladak aurki daitezkeen Soltek utzitako 12 kantuetan barrena. Azken finean, haiek kotxean entzuteko daramatzaten diskoen artean, hip-hop-etik grindcore-era, noski hardcore-etik pasatuz eta “patxangeoa” alde batera utzita doazen musika estilo ezberdineko talde euskaldun zein atzerritarrak aurki daitezke.

Solte ez zen jaio musika mota konkretu bat egiteko ideiarekin, eta freskotasun hori nabari dezakegu “distantzia nahikoa!” guztiz autoekoiztutako lehen lan honetan aurkeztutako kantuetan.

Abiaduratik heldu arnasa sakon hartu eta berriro ere olatua harrapatzen duten kantuak dira. Euskaraz abesturiko kantu ezberdinak non injustiziak salatu, errealitateak islatu eta bizipenak kontatzen diren.

Diseinuari dagokionez, haien ezagun zaharra eta taldearen hastapenetan Solten bateria jotzen ibilitako Unai Bergarak landutako diseinu txukuna topa dezakegu. “Distantzia nahikoa!” izenburuarekin lotura zuzena daukana.

Abesti-zerrenda:

01 Piztu
02 Umekia
03 Ezabatu zaitut
04 Beti aurrera!
05 Helmugafora
06 Momentu batez begiak itxi
07 Trekking urbanita
08 Distantzia nahikoa!
09  Sagarrak usteltzen dituen zizarea
10 22 ordu
11 DJa akatu!
12 Itzali

deskargatu
Spotify
Itunes
erosi