“Bueltan gatoz”, Gatomek 2018ko urriaren 30ean aurkeztutako lan berri honek, rap eta reggae estilo ezberdinak uztartzen ditu.

Bermeoko rap abeslariak, musika eta doinu ezberdinekin 4 abestiz osatutako lan berria aurkezten du, estilo ezberdinez osatua eta formato fisikoan aterako ez duena.

Lehenengo abestia, “Bueltan gatoz”, diskoaren izenburua hartu duena, Akaba Djak ekoiztu du eta soul edo blues kutxua duen estiloan mugitzen da.

“Argidxe non dau” eta “Eztau bakerik” abestiak, aldiz, reggae doinuetan mugitzen dira baina guztiz ezberdinak dira haien artean. Bata reggae klasikoagoa dugu doinu alaiekin, bestea dancehall estiloan mugitzen den bitartean.

Azkenik “Sku!ek batun” abestian soinu modernoagoak erabili ditu Gatomek iluntasuna erakutsi naihean.

deskargatu