Beldurrik gabe, Xatirok Salda Dago abeslariaren laguntzaz argitaratutako abestia da.

2019ko otsailean, Bilboko rap abeslariak, proiektu berri bat martxan zuela iragarri zuen eta hau, abesti soltez eta bideo batekin etorriko zela iragarri zuen. “Como Deadpool” abestia argitaratu eta gero, gaur “Beldurrik gabe” abestia aurkezten du sortzaileak.

Abesti honetan, aurrekoarekin egin zuen gisa, bidai bat proposatzen du Xatirok, espaziotik bidaiatzeko alegia, amets egiteko, espazio-ontziak gidatzeko, ilargian dantzatzeko edota planeta bitxiak aurkitzeko gonbitea luzatzen du rap abeslariak “Beldurrik gabe” abestiarekin. Abestiarekin, Xatirok beldurra alde batera uzten, nostalgia gainditzen eta egoera berriak bizitzen eta esperimentatzen animatzen du jendea.

Abestiaren ekoizlea Ruben G. Mateos izan da abesti honetan ere.

Abestia deskargatu