Klown ikuskizuna

Maritxuk urte asko daramatza Iturri tabernan lanean baina erretirorako garaia iritsi zaio. Taske gaztea izan du lankide azken aldian. Iturri tabernako ateak itxiko dituzte eta gaurkoan agur festa ospatuko dute gurekin batera. Bi ostalari sudurgorriek zenbat kontu, zenbat pasadizo eta zenbat sekretu bizi izan ote dituzte lau pareta hauen artean… pote bat hartu nahi?

  • Adin tartea: Helduentzat
  • Iraupena: 45 minutu