“AZKEN ARGIAK” 2020aren hasieran argitaratutako Ziztada & Rlantz taldearen 2. diskoa da, 2 urte pasa dira haien lehenengo diskoa, “Egun Hotzak”, argitaratu zutenetik. Disko honetan, emakume eta gazte izateagatik eta Euskal Herriaren nazio izaera defendatzeagatik pairatzen diren zapalkuntza desberdinak azpimarratzen dira.

9 abestiz osatuta dago, eta disko fisikoarekin batera, liburuxka bat darama non abesti bakoitzaren letrak agertzen dira, laburpenak edo kontzeptua ere gaztelaniaz itzulita izanik. Diskoaren diseinua Marrabila Ilustrazioaren eskutik dator, portadaren originaltasuna eta kolorearen argitasunak, itxaropena transmititzen du, marrazkilari eta margolariaren imajinazioak lagunduta, letra eta diseinuaren arteko lotura lortu du.

Baseak soinu elektronikoekin osatuta daude, Reggae-Dub estiloarekin bat egiten dute bereziki, non subgrabeak garrantzi handia dute. Base horien gainean Ziztada da ahotsa, rap kutsuak eta melodiak elkarbanatuz estilo originala sortzen duen abeslaria.

Disko berriak transmititzen duen indarra eta haserrea ere kontzertuetan nabarmen izango da, kontzientzia kritikoa transmititzeko aukera aprobetxatuz, baseekin bat egiten duen hausnarketa sustatzeko momentua izango du publikoak “jai” giroaz gozatzeaz aparte. “Azken Argiak” duen oinarria errepresioa eta zapalkuntza izango litzateke, baina azken argi bat ikusten da, izenak esaten duen bezala, kobazulo ilunetik irteteko ahalmena dagoela azpimarratzen da.

Abesti-zerrenda:

  1. Azken argiak
  2. Zer dago onartua
  3. Errutina
  4. Marionetak
  5. Ikasi ta lan
  6. Storm ft. Raperu
  7. La Manada
  8. Police
  9. Market of Fame
deskargatu
Spotify