Sembrando Kaos taldeak “Amorruak beldurra jango du” izenpean kaleratu du lehen diska, 10 kantuz osatuta.

Disko honek estilo ugari jorratzen ditu, hardcore, punk, ska… Taldearen errefentziak estilo ezberdinak biltzen ditu, betiko euskal taldeetatik (Kortatu, La Polla…) gaur egungo talde ezagun zein ezezagunetara, besteak beste: OST, Sarkor, Biok, No Komply, Odolaz Blai, Forus, Zartako, Koma, Akatu… baita kanpoko beste talde batzuk ere: Kop, Talco, Los Muchachos, Dropkick Murphys, Parkway Drive, Mute…

Ezinegona sortzen dieten gauzei burutz hitz egiten dute heuren letrek,”Ongi etorriak” abestia sistema kapitalista zikin honen kontrako letra dauka, “Jaia” kontzertu egunei buruz hitz egiten du eta “Bi trago” gure bizimoduaz eta auzoari buruz mintzo da, adibidez.

Diskoa Rikar estudioetan grabatu dute, 2012ko udan. Diska honekin “Ongi etorriak” kantaren bideoa kaleratu dute, diska zabaltzeko eta diskan berten kantuaren kolorea aldatu dute (diseinuan), hori euren lan ildoa izateko intentzioa baitute.

Abesti-zerrenda:

01 Amorruak beldurra jango du
02 Ongi etorriak
03 Bihotzean zaitugu
04 Bi trago
05 Ametsak ereiten
06 Jaia
07 Sikarioak
08 Itzalak
09 Skaos
10 Errealitate zikina

deskargatu
Spotify
Itunes
erosi