Aldatzen Laguntzen: “Amets Zirkoa salgai”

Aldatzen Laguntzen: “Amets Zirkoa salgai” 2017-12-01T20:00:32+00:00

Project Description

Xorroxin eta Azken Putz klownak zirko munduan urte pila daramazkite. Bainan ikuskizun berri honek, beren biziera zapuzteraino eraman ditu eta amaiera jarri behar diote bere aktore bizimoduari.

Aldatzen Laguntzenen antzezlanean, komedia izango da nagusi baina gutxinaka drama punttuak aurkezten hasiko zaizkigu Ion Martinez eta Saioa Royo antzezleek.

Antzezlanean, Zirkoan ohikoak diren eszenak ikusiko ditugu, Euskal Herriko hainbat pertsonai mitologiko eta gure gizartean ezagunak diren pertsonaiak erabiliko dituzte antzezleek: Aurkezlea, pailazoen esketxak, magoa, txiste kontalaria, animali domatzailea, indar handiko pertsonaia, gizon bala, neska bizarduna… Balada triste de Trompeta, Noviembre, Charles Chaplin-en Candilejas, Circo de los Horrores, La Zarandaren “Nadie lo quiere creer”, Publikoari gorroto… inspirazio iturri izan dira antzezlan hau sortzerako orduan, beraz ezin duzue galdu!

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies