Norzzoneren “Amairu dok” diskoa, rapa ta euskeraren arteko amodio historioa da. Euskarekiko Eraberritze + tradizioaren apustu sutsu ta sendoa. Bederatzi abesti aurkituko ditugu, rap/dubstep/trap erritmoak nagusi direla, sei produktore ezberdinen eskutik. Kaikoo design studioa arduratu da diskaren diseinuaz, eraberritze+tradizio kontzeptua izan da nagusi diseinuan, euskera da zuhaitza euskera da enborra, ta enbor horrek binilozko diska batean birziklatzen du Amairu Dok diska kontzeptuala.

Mezu zuzenak, gizartearekiko ikuspegi pertsonalak,egunerokotasunaren gora beherak, gauz asko aurkituko ditugu norzzoneren errimetan, baina inoiz ez, euskeraren etorkizunerako hainbeste kalte egiten dion rap panfletario, Norzzonek politikaz hitz egin baino, euskera bere politika bilakatzen du.

“Ez dok amairu” mugimendu kultural abanguardistari egindako homenaldi txiki ta humila da “Amairu dok”, euskal kulturaren militante hoien testigua hartu humiltasunez, ta euskera abanguardiazko erritmoetan murgildu, geure mugak gaindituz, hortxe diska honen gakoa. Euskal herritik mundura. Nasty Bilbao eta Norzzoneren “Amairu dok”, euskal raparen inflexio puntu bat bilakatzeko jaio da.

Abesti-zerrenda:

01 Badok E+T (Eraberritze+Tradizio)
02 Atarian
03 Sua
04 Sakonian
05 Hizkuntza
06 Eferbeszentzian
07 Roboten kontra
08 Runrunka
09 Imajinau erronka

 

deskargatu
Spotify
Itunes