La Basu: “Aire es vida”

La Basu: “Aire es vida” 2017-12-01T19:12:57+00:00

Project Description

La Basuren “Aire es vida” diskoa hamar abestiz osatutako lana duzue.

Bilboko raparen emakume erreferentea den La Basuk, zortzi kanta eta Dj Ibairekin batera osatutako intro batez eta acapella outro batez borobildutako diskoa osatu du.

Hitz zuzenak eta inor geldi utziko ez dituzten erritmo dantzagarriak dira nagusi disko honetan. Lehen aldiz gainera, euskara hutsezko abesti batekin ausartu da, aurrerago etorri daitekenaren seinale edo pista moduan, eta gaur egun bere zuzeneko bidaikide den Aneguriaren kolaborazioaz.

Disko hau Bilboko Sotanno 1 estudioan grabatua eta masterizatua dago La Mano Duraren eskutik. Gainera Zamarro Prod eta Ladoskuroren produkzioekin kontatu du. Platoetan scracheatzen Dj D eta Dj Ibai aritu dira.

Abesti-zerrenda:

01 Intro Aire es Vida
02 Quiero ser libre
03 Otro día más, otro dia menos
04 Mira como vienen
05 Que hablen, que digan
06 Kritíkame
07 No more drama
08 Dame Alas
09 Trakamatraka
10 Outro Acapella

deskargatu
Spotify
Itunes

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies