AHAZTUEN DISTIRA

AHAZTUEN DISTIRA 2018-10-12T16:27:36+00:00

Project Description

Antxo ta Pantxa bikoteak lan berri batekin dator, laugarren antzezlana dena: Ahaztuen distira.
Antzerki honetan, esperimentuak, bromak, koloreak eta haurren partehartzea oinarri izanda, jendarte honetako “ahaztuak” beraiegana ekarriko du bikoteak eta pertsona hauei distira ematen saiatuko dira.
Ordubeteko saio honetan, adin guztietara bideratuta dagoena, “ahaztuek” jendartean izan duten, izango duten eta egun daukaten garrantzia goraipatu nahi dute Antxo ta Pantxak. Eta hori helburu hartuta ekin dio bikoteak lan berri hau sortzeari.
Antzezlen berri honetan ere, Unai Silvestrek, “Txikito”, musika sorkuntza burutu du, hainbat pertsonen partehartzearekin. Amamaren Ganbara ikuskizunean, taldekideekin egin zuen musika eta honetan, guk emandako letrei musika jarri dio bakarlanean.

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies