Gorka Suaia: “Adoktrinatuak”

Gorka Suaia: “Adoktrinatuak” 2017-11-30T22:54:53+00:00

Project Description

Historia luze baten ondorioa dugu Adoktrinatuak abestia. Izan ere, 2015ean argitaratu zen hip hop-dubstep bertsioan Suaia eta Lahaine bikotearen Herrima albumean, eta 2016an Kimo Soundz dj-arekin batera izan zen nahastua Piztu! Mixtape-n. Orain single formatuan dator Gorkak eginda, produktore lanak egiteko erabiltzen duen Askapen Sound ezizenpean.

Frekuentzia pisutsuzko erritmo ilun eta hipnotikoak dira, sound systemak dardarka jarriko dituztenak. “Hip hop eta reggae ingurugiroetan, ohikoa da abesti zaharrak erabiltzea erritmo berrietara moldatzeko, askotan zuzenekoen magiaren ondorioa izaten da, dj-en festetan eta freestyle-an gertatzen den moduan”, azaltzen du Gorkak.

Dub bertsioarekin batera dator singlea, Gorkak berak Euridia Estudio-n eginda. Artwork-a Markel Andiaren eskutik dator.

 “Babylon sistema”-ra zuzen tirokatzen duen mezua

Adoktrinatuak kantuak mezu zuzen bat transmititzen du, “kartoizko oheak, plastikozko loreak” edota “men egiteko programatuak” bezalako esaldiek adierazten dute Gorkak bere ingurua nola aztertzen duen. “Ideologia bakarraren agintean bizi gara. Hezkuntza sistemak esklabu kontsumistak sortzen ditu sistemaren makina ez gelditzeko”, azaltzen du Gorka Suaiak.

Ibon Larruzea soinu ingeniaria izan da nahasketa eta masterizazioaz arduratu dena Euridia estudioan, bideoklipa, ordea, Bilboko erdigunean eta Errekaleorren izan da grabatua besteak beste, TiroPun Ekoizpenak-en lanari esker.

deskargatu

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies