Siroka

4b9161_b06eb1d001a8445d94d19a43f6c17854~mv2_d_2048_1363_s_2

Siroka musika taldea 2009ko udan sortu zen. Ezagunak ziren lagun batzuk abesti bi sortzeko intentzioarekin batu ziren eta egindakoak sortarazitako haize boladek Siroka musika taldearen jaiotza ekarri zuen. Taldekideak garai horretan Maria (ahotsa), Gaizka (baxua), Gorka (bateria) eta Ekaitz (gitarra) ziren eta denak bestelako musika taldeetatik eratorriak dira, besteak beste, Apurka, Izate Faltsua, Feos Pero Majos edota Kloratita hurrenez hurren. Aurkezpen moduan “Haize berriak” diskoa kaleratzen dute urte horretan. Handik gutxira Gaizkak taldea uzten du eta Pepok (All Nighters Club, Keats) hartzen du bere lekua, bira luze bati aurre eginez.

2011eko maiatzean “KAROSI” diska liburu ikusgarria kaleratzen dute, Tio Pete estudioan grabatua. 9 lehentasun, 9 kantu eta 9 ipuin laburrez osatua. Urte ta erdiz plazaz plaza bira luzea burutzen dute 2012ko abuzturarte.

Garai horretan Ekaitzek taldea uzten du eta bere partez Iñigo Pagaza (Izargi) sartzen da taldera eta hirugarren diskoa grabatzen dute Andoaingo Garate estudioetan Kaki Arkarazoren eskutik: “3.SZN”, doinu ilunagoekin eta kantu landuagoekin. Kontzertuen arteko etenaldietan konposatzen jarraitzen dute eta “MALUTAK” izeneko proiektua jartzen dute martxan. Taldeak bideo sortzaileetaz inguratzea erabakitzen du eta formatu fisikoa baztertuta, kantuak (Garate estudioan ere Kakiren esanetara grabatuak) malutak lez erortzen doaz sareetara bideoklip formatuan.

2015ean Pagaza Bartzelona aldera doa lanera eta Peporen aitatasunak bi taldekide berrire leku egiten die taldean. David Ciro Sierra baxujolea (ZeinDaZein? eta Feos Pero Majos taldeetan Gorkaren taldekide izandakoa) eta Asier Martin gitarjole bilbotar gaztea.

2016ko apirilean Sirokaren 4. disko fisikoa izango dena grabatzera sartzen dira Unai Mimenzaren eskutik Tio Pete estudioan. Lau kantu berri, “Malutak” proiektuko lau kantuak eta erremix bat osatzen dute maluten urtzearekin jaio den disko berria: “URA”

Arazo pertsonalak direla medio gaur egun gitarran Eriz Perez eta baxuan Joseba Urruela daude, jada kanta berriak prestatzen eta kontzertuak eskeintzeko prest!

Sirokan rock-a da oinarria, ahots melodikoa eta sinpletasuna. Euskal Herriko errealitatean kokatuak, bidegabekerien salaketak eta inposatutako sistemaren aldaketarako grinak gidatzen dute taldekideen ideologia.

Hurrengo kontzertuak:

Date City Venue Country
2017/10/28 Araba Oion Euskal Herria
Time: 22:30. Kontzertua hilerri zaharran

Subscribe: RSS | iCal

Diskografia:

Portada UraPortada Malutak

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Bideoak:

 
“Azala” abestiaren bideoklipa:

“Desoreka” abestiaren bideoklipa:

 

Web gunea: http://www.sirokataldea.com





Zabaldu!

Zabaldu edukia sare sozialetan: Facebook | Twitter





Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR