Solte – Hileta Jaia. Azken Egurra!

2017ko uda hasieran, hamaika urteetako ibilbidearen ostean,taldeak bere amaiera iragartzen digu. Santutxun ospatuko zuten “Hileta Jaia.Azken Egurra!” izenpean haien azkenengo enbata,lagunez inguraturik. Baita grabatu eta zuzeneko diskoa kaleratu ere!Captura de pantalla 2017-07-24 a las 15.15.16

Solte taldearen agurrerako kaleratutako zuzenean grabaturiko diskoa duzue hau. Santutxuko taldeak, hamaika urteko ibilbidearen ostean, agurra haien auzoan bertan egitea erabaki zuen.
2017ko Uztailaren 15ean, i”Hileta Jaia.Azken Egurra!i” burutzearen emaitza da disko berri hau. Zuzeneko abiadura eta izerdia isladatzen duen taldearen zuzeneko diskoa.

Ez dute estudioan “trukatzerik” nahi izan, beraz egun horretan entzun zen moduan topatuko duzue zuzeneko disko hau.

Hau da Solteren azkenengo lana, non kolaborazio batzuekin batera haien jendearen aurrean agurtu zuten taldea.

Diskoa eskuratu:

deskargatu




Zabaldu!

Zabaldu edukia sare sozialetan: Facebook | Twitter





Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR