Josu Bergararen Kanta Txikien Indarra” diskoa hamar abesti berri eta lau zaharrez osatuta dago. Lan berri honetan melodien pisua eta freskotasuna agerian dira. Estilo aldetik, kantautorearen esentziari uko egin gabe, Bergarak pop disdiratsua eta swing moduko erritmoak ere landu ditu. Diskoaren lehenengo singleak “Herri txiki zahar honetan” izenburua du, protesta kantuetatik gertu, Euskal Herriko zenbait kontu sozial eta kultural aipatzen ditu abestian. “Tartalo” kantuan euskal mitologiaren izaki begibakarraren ipuina abesti bihurtu du. Bilbo hiriari omenaldia egin dio beste kantu baten eta maitasun istorio txiki eta arruntentzako lekua ere utzi du “Autobusean” abestian..

Abesti-zerrenda:

01 Jakin gura neuke
02 Autobusean
03 Bilbo
04 Ene bihotz
05 Mundua lo dagoen bitartean
06 Amets, amets
07 Tartalo
08 Fandangoaren hotsa
09 Herri txiki zahar honetan
10 Non dago Wally?
11 Kosmos bera
12 Zuretzat
13 Bikini Beltza
14 Aitxitxen bufandie
15 Nora zoaz

deskargatu
Spotify
Itunes