“IXA” Santutxuko Solte boskotearen lan berri hau bederatzi kantuk osotzen dute. Bertan, aurreko Distantzia Nahikoa! eta EroAlea diskoetan bezala, erritmo biziak topatuko ditugu, hardcorea beste estilo musikalekin (rock, metal…) nahasturik, eta errealitatea, bizipenak eta injustiziak salatzeko euskaraz abesturiko hitzak.

Gorputz barrura sartzen zaizkizun gitarra riff-ak, bateria kolpe zuzenak, amorruz astinduriko baxu kordak eta ahots indartsu zein berezkoak biltzen ditu. Kantu sendoak uzten dizkigu “IXA” disko honek, musikalki amankomunekoak baina desberdinak haien artean. Abesti baten baitan ere, estilo musikal ezberdinen nahasketa topa ditzakegu diskoa entzuterakoan. Zuzenekoetan izerdia lehen minututik botatzen duen talde horietakoa da Solte, eta gogo, indar zein ilusio hori da estudiora eraman dutena.

Lanarentzat aukeratutako izenburuaren atzean, ideia nagusi bat dago, Soltek hamar urte daramatza musika sortzen. Zenbaki hori adierazten duen hizkia aukeratu dute, “X” alegia.

Disko berri honetan, euskal panorama kulturaleko zenbait pertsonen laguntza izan dute. Oihana Bartra bertsolariak “Arratoiek katuak jan” kantuaren hitzak idatzi ditu. Bestetik, haien ahotsak jarri dituzte Leihotikan taldeko Gorka Armendarizek eta Goseko Ines Osinagak “Amets karratuak” eta “Zurrunbilo triangeluarra” kantuetan. Norte Apache taldeko Aitor, DJ Kanaky, estudiora hurbildu da baita ere bere platerekin “Auto-Mute” kantuan parte hartzeko.

Diskoaren diseinuen egilea, Unai Bergara (lubakigrafik.com) izan da eta argazkietaz Kanttuenea Ekintzakeko lan taldea arduratu da.

Lan guztiz autoekoiztua izan da. Creative Commons lizentzia librearekin argitaraturikoa Taupaka Elkartearen zigilupean.

Abesti-zerrenda:

01 Izan Zaitez
02 Amets Karratuak
03 Auto-Mute
04 Eraldatutako Mundua
05 Prota
06 Kayapoen Matxetea
07 Arratoiek Katuak Jan
08 Zurrunbilo Triangeluarra
09 Zeini Bai, Zeini Ez

deskargatu
Spotify
Itunes