Huts unea

Huts unea. Hutsaren unea. Benetan garrantzizkoak diren gauzei erreparatzeko unea. Ezer galtzerik ez. Beldurrik ez.

Hutsunea. Materiarik gabeko gunea. Gabezia. Galdutako uneak. Huts egindakoak onartzeko unea. Hutsuneak bete. Barrotedun etxeak hustu. Musika hutsa. Poesia hutsa. Azukreaz gozotu dezagun. Hutsaz gozatu dezagun.

Helduago dator Hutsa bikotea bigarren disko honetan. Gauzak argi eta ondo definituak. Soinu prefabrikatuetatik aldendu eta zehaztasunean eta zuzentasunean oinarritzen ditu kantuak. Kike Moraren eskua nabari da lortutako azken emaitzean, eta nola ez, Kepa Calvo eta Iñaki Plazaren base erritmikoen laguntza paregabea.

Abesti-zerrenda:

01 Zeta
02 Alaia gaztea
03 Lurraren negarra
04 Inoiz baino ederrago
05 Konparaketak
06 Lo

Diskoa eskuratu:

deskargatu

iTunes

Spotify

erosi




Zabaldu!

Zabaldu edukia sare sozialetan: Facebook | Twitter





Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR