Erraietatik

Kasu! taldearen 3. Diska luzea. Estilo anitzekoa ohi duten moduan. Lan honetan elementu berriak agertzen diren arren, Kasu!ren nortasunak hor darrai, batería-baxua oinarriaren sendotasun originalean, kitarra konponketa berezietan eta hitzen literatur balioan. Negu Gorriak, RATM, euskal RRVa edo metalaz gain, indie, jazz ukituak eta elektronikaren eragina ere ikus daitezke.

Hala ere, diska honetan ederki nabaritzen dira musikalki emandako aurrerapausoak, bai konponketa armonikoetan, erritmikoetan eta melodikoetan, bai teknikoki ere. Diseñuan beti bezala egindako lana ere aipagarria da, liburuxka deigarriarekin. Diskaren soinua garbiagoa da “2” (MusikHerria 2009) iluna baino.

Laburtuaz beraz, Kasu! taldearen aldarria, beste pausu txiki bat haien eboluzioan, bidean.

Abesti-zerrenda:

01 Bueltan gatoz gu
02 Olentzero
03 Marilin 2
04 Etxera
05 5 egun
06 Festa 03:00 AM
07 Olatuartean
08 Mugak
09 30 urte
10 Besarkadak
11 1512-2012 – Behartuta ezkondutakoaren drama
12 Bidean
13 Bizkarroiak

Diskoa eskuratu:

deskargatu

iTunes

Spotify

erosi




Zabaldu!

Zabaldu edukia sare sozialetan: Facebook | Twitter





Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR