Solte santutxutarren lan berri honek, 4 kantu berri eta aurreko diskoko “Umekia” kantuaren bideoklip bat gordetzen ditu bere baitan. Honez gain, “extra” moduan sorpresatxoren bat ere topatzen dugu bere barnean. Lehen diskoa “Distantzia nahikoa!” (MusikHerria) eta aurrerantzean grabatuko duten bigarren disko luzeen arteko lotura baten bihurtu da.

Bertan, aurreko diskoan bezala, erritmo biziak topatuko ditugu, hardcorea beste estilo musikalekin (metal, rock, stoner…) nahastuaz eta errealitatea eta injustiziak zalatzeko euskaraz abesturiko hitzak guztia borobiltzen.

Gorputz barrura sartzen diren gitarra riff-ak, bateria kolpe zuzenak, amorruz astinduriko baxu kordak eta ahots indartsu zein berezkoak, kantu borobil eta sendoak uzten dizkigute “EroAlea” disko honetan.

Zuzenekoetan izerdia lehen minututik botatzen duen talde horietakoa da Solte. Eta gogo, indar zein ilusio hori da estudiora eraman dutena.

Lanarentzat aukeratutako izenburuaren atzean, bi ideia nagusi ezkutatzen dira. Alde batetik, eta azaleko irudiak erakuzten digun moduan, kableak eroaleak dira eta alde batetik bestera daroate elektrizitate edo energia. Hau da, lehen lan luze eta bigarrenaren arteko eroalea litzateke disko hau, indarra ta energia garraiatuz. Bestetik eta disko edo ale ero xamarra sortu dutenez , lau kantu,bideoklip bat eta sorpresaren bat gordetzen dituen “extrak” karpeta batekin, hitz joko hori erabili nahi izan dute, “Ero Alea” alegia diskoa definitu ta izendatzeko.

Disko honetan ere, nahiz eta grabazioan parte hartu ezin izan duen, taldeko bigarren gitarjolea den eta Fleury-ko (Frantzia) kartzelan espetxeraturik aurkitzen den Aingeruk, “Deabruarekin hizketan” kantuarentzako hitzak idatzi ditu. Jurgi Garitagoitiak, berriz, Bois d’Arcy-ko (Frantzia) kartzelatik “Kristal lausotuetatik” kantuari jarri dizkio hitzak.

Lan guztiz autoekoiztua izan da, kantu guztiak Solte-renak direlarik, eta diseinuak baita ere taldeko abeslaria den Txipi-ren lana direlarik.

Abesti-zerrenda:

01 Sintonizatzen
02 Deabruarekin hizketan
03 Zuek eta ez beste inork
04 Kristal lausotuetatik
+ bideoklipa: Umekia
+ extrak

deskargatu
Spotify
Itunes
erosi