Haurrentzako Puski eta Txurruskiren ikuskizun nagusia “Barre laborategian” da.

Puski zientzilari dotoreak dena kontrolpean izan nahi du Barre Laborategian baina gauzak aldrebestuko zaizkio Txurruski banatzailea bere laguntzaile izateko prest agertuko denean. Gure lagun pailazoek ika mikaz beterik frogatuko dituzte laborategiko tramankulu desberdinak.

  • Adin tartea: 3 urtetik gorakoentzat
  • Iraupena: 45 minutu