3.SZN

Eszena berri bat, gitarjole berria, soinu berriak, irudi berriak, herrialde berriak, lagun berriak. Eraberritua agertzen zaigu Siroka taldea hirugarren disko honetan. Iñigo Pagazaortundua (Izargi erromeri taldean ibilitakoa) gitarra astintzera sartzen da, taldeari sonoritate berria emanez eta idei berriak transmitituz.

Garate estudioetan Kaki Arkarazoren gidaritzapean grabatu da 2013ko urtarrilean zehar. Sei kantuz osatutako diskoa daukagu eskuartean, soinu aldetik helduena eta zorrotzena Sirokaren ibilbidean eta musikalki estilo definituagoarekin. Ruben Riberok idatzi ditu kantuetako letra guztiak, taldeko bostgarren kidea izatera pasatu dela disko honetan.

Sei kantu hauetaz gain, bonus track bi oparitzen dizkigute. Alde batetik, 2012an Tximeletak dokumentalerako konposatutakoa, Iheskide taldeko Xaguren laguntzaz eta Alaia Martinen letraz, eta bestetik, Londresen burutu zen Basque Solidarity Sound System festibalerako espreski konposatutakoa, Aiora, Leire, La Haine eta Juan Sangreren laguntzaz Gaua estudioetan grabatutakoa.

Diseinuari, betiko moduan, garrantzi handia eman diote Sirokatarrek. Oraingo honetan beraien alde iluna atera nahi zuten eta horretarako Alain Urrutia artistaren laguntza paregabeaz gozatu ahal izan dute. Diskoa digipack formatuan argitaratu dute, eta erosten duenak bere barnean dakarren Alain Urrutiaren margo bat daukan posterra eskuratuko du.

Abesti-zerrenda:

01 Ez al zaizu iruditzen?
02 Heriotz beltza
03 Kontrametafora
04 Piratak
05 Egi apokaliptikoa
06 Kanta honekin
07 Tximeletak
08 Inside on a Belmarsh Cell

Diskoa eskuratu:

deskargatu

iTunes

Spotify

erosi




Zabaldu!

Zabaldu edukia sare sozialetan: Facebook | Twitter





Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR