PISZIFAKTORIA

PISZIFAKTORIA 2018-01-17T21:45:50+00:00

 Artearen diziplina desberdinetan aritzen diren bi artista laudioarrek (Igor Arzuagak eta Mikel Ayllonek) 2015ean sorturiko esperimentazio taldea da PISZIFAKTORIA. Hain zuzen ere, artearen adierazpide desberdinen arteko mugak ikertzea eta begiratzeko, esateko eta adierazteko modu berriak bilatzea dira gure laborategian prestatzen ditugun edabeen helburua.

Taldearen ikerketa eta sormen-lanaren lehen fruitua Mara feat. Milay (ipuin musikatua) izeneko obra izan zen. Ikuskizun horretan, musika, marrazkiak eta hitzak josi genituen, hainbat hari zituen helduentzako ipuin bat sortzeko.

Laborategitik atera dugun bigarren lana Takoidun zapata gorria antzezlan laburra da, Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren laguntza jaso duen obra. Ezohiko antzerki pieza bat da, hainbat diziplina nahasten dituena (zuzeneko musika, dantza, rapsodia…), gure laborategian ohikoa den moduan, eta ezohiko lekuetan egiteko pentsatua.

Bideoa

Hurrengo emanaldiak

Ikuskizunak

Sare sozialak

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies