Patrol Destroyers, Euskal Herrian eragin handien duen DJ edota elektronika ekoizle taldekoetako bat da, inolako zalantzarik gabe.

Gure garaiko musikaren bilakaeraren eta multidisziplinaren aldeko apustua egin dute beti. Arropa diseinatzaile, bideo-mapping kreatibo, beatboxer, ilustratzaile eta alor desberdinetako artistekin kolaboratzen dute etengabe.

Patrol Destroyersen filosofia hurrengoa da: sustraia eta berrikuntza. Euskara eta elektronika. Herria eta dantza. Borroka eta jaia.

Kritika musiakalaren onarpena jaso dute. Besteak beste, Entzun! musika aldizkariak, 2013. urteko kantarik onenen artean “Patrol Destroyers – Hotza” aukeratu zuten, bilduma osoko elektronikako kantu bakarra.

Eszenatokian bihurriak dira. Publikoak Patrol Destroyers maite du. Publikoak Patrol Destroyers gorrotatzen du. Publikoa inoiz ez da axolagabe ateratzen Patrol Destroyerseko show batetik.

Bideoa

Hurrengo kontzertuak

Sare sozialak