Nizuri Tazuneri

DSC02883

Norzzone jauna & Fani, abeslariak (Donostialdea) eta Nasty Bilbaoko Hawa ta Maisha produktoreak (Barakaldo), Nizuri Tazuneri proiektu berria aurkeztu ziguten, maitekiro sortu zen idei bat egia bihurtuz.

“Nizuri Tazuneri” basakeri gramatikala (nik zuri eta zuk neri), hitz joko estrategiko bat da. Euskerak rapan barrun beti jasaten zuen esaldi berdina: “el rap en euskera suena a chino” ta honi Norzzone ta Fani erantzuten zuten: “a chino no, el nuestro suena a japo (japoniera)”, eta horrela hasi zuten euskera ta japonierazko arteko hitz jolasak. “Japanesence” (2014 Nastybilbao) bere lehenengo maketaren abestietako izen guztiak Japonierazko kutsua daukate.

Oraingoan, Nizuri Tazuneri Rap bikoteak lehen diskoa argitaratzen du: “Musika ala hil” (Taupaka elkartea, 2017). Lan honetan Fani eta Norrzone raperoen mezu ozenak entzun daitezke, hamaika kantuz osatutako LP bizia eta indartsua. Japoniar eta euskal esamoldekin hitz-jokuak egiten dituzte beraien abestien izenburuetan.

Euskeraren betiereko taupada, arbasoen oiartzuna ta abangoardiaren soinuak bat egitea da, proiektu honen helburu nagusia, ta seguru gaude, inork hotz utziko duen lan baten aurrean gaudela. Hamaika proposamen, hamaika kontzeptu, honen artean estilo, tematika ta flow anitz aurkituko ditugu, euskera ta abanguardiazko erritmoen eskutik (trap&roll), mende honen bizitza nola ulertzen duten zabalduz, ta bere burua kreatiboki aktibautak kokatuz gizarte nahasi honetan.

Eraberritze gehi tradizio!

 

Hurrengo kontzertuak:

Date City Venue Country
2017/07/22 Santurtzi Ortzadar Txosna Euskal Herria
Time: 20:00.
2017/07/24 Orereta (Gipuzkoa) Euskal Gunea Euskal Herria
Time: 23:55. Kontzertua gaueko 00:00etan izango da
2017/07/24 Orereta (Gipuzkoa) Euskal Gunea Euskal Herria
Time: 23:55. Kontzertua 00:00etan hasiko da
2017/08/06 Gasteiz Gazte Karpa Euskal Herria
Time: 22:00.

Subscribe: RSS | iCal

 

Diskografia:

Nizuri Tazuneri - Nizuri Tazuneri FullSizeRender (11)

 

 

 

 

Kontaktua:

soundcloud30





Zabaldu!

Zabaldu edukia sare sozialetan: Facebook | Twitter





Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR