Mr. Pongo Band

Mr. Pongo Band 2017-12-12T18:48:41+00:00

Euskal Herrian bada gogoz eta gustuz aritzen den talderen bat oraindik ere. Horietako bat da Mr. Pongo Band, reggae estiloa ardatz hartuta, estilo ezberdinen fusioa jorratzen duena lotsarik gabe, Pop-Rock doinuak edota Funky erritmoez koloreztatuz abestiak, besteak beste. Hip-hop kutsua ere nabari da ahots melodia eta DJ scratchetan, adibidez.

Hitzetan gainera, Estatua, kapitala edota bizimodu pasiboaren kontra abesten dute, musikagintzak aldarri eta protestarako ematen duen aukera galdu gabe, beti ere modu zorrotzean asmatuz lerro bakoitzean. Testu eleanitzak (euskara, gaztelera, ingelera, alemaniera…) eta poesiaren bitartez, ekintza zuzena garatzeko deia.

Pongo Borneo eta Sumatrako uhartetan bizi den primate mota bat da, Orangutan izanik bere izenik ezagunena. Azkeneko izen hau, malaysieratik datorkigu, Orang Hutan hitzetatik alegia, eta hizkuntza horretan “Oihaneko Gizona” esanahia du.

Azken finean Mr. Pongo Bandeko kideek modu naturalean, instintiboan, primitiboan sortzen eta jorratzen dituzte kantu eta ikuskizunak. Hau guztia, zazpi kideen aportazio eta nahasketen ondorioa da, beraz: Bittor bateria, Agirre baxua, Arana gitarra, KimoSoundz DJ, Iker tronboia, Iñigo tronpeta eta Markel teklatu eta ahots nagusia. Dantzarako erregaia!

Hurrengo kontzertuak

Diskografia

Sare sozialak

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies