LA BASU

la basu tira

La Basu da Euskal Herriko emakuzmeko raparen ikur nagusia. 20 urte baino gehiago daramatza musikagintzan. Bilbon jaioa eta hazia, Elena Caballero, La Basu ezizenaz ezagutua, musikaren amorante sutsua da, rap, soul, dancehall, raggae, R&B, rock, punka eta flamenkoa ere nabarmentzen dituelarik.

Hip Hoparen kultura 90. hamarkadaren bukaeran deskubritu zuen eta 1999an bere lehenengo rap talde femeninoa eratu zuen, “Jungla Urbana” zeinarekin. Hainbat kontzertu eskeini zituzten Euskal Herrian, emakumeak rapa ikusten oso arraroa zen garai horretan.

2001ean bere lehen maketa kaleratu zuen “#k” izenekoa eta garai horretan rap talde ezanguratsuak teloneatzen hasi zen.

2002an, osasun arazoak direla-ta, eskenatoki eta bizitza publikotik urruntzera behartuta ikusten du bere burua, 10 urte beranduago bueltatzen delarik, osaturik eta inoiz baino gogotsuago.

2013ko amaieran “Remixes” deituriko maxia kaleratu zuen, bere lehen diskoa izan zenaren aurrekari moduan. 2015ean “Aire es vida” disko arrakastatsua kaleratu zuen.

Orain, hurrengo lanaren aurrerapena izango den “Izotz Erregina” LParekin dator oraingoan, hiru abesti biltzen dituena.

Dj Ibai lagun duela, La Basu Bilboko rap femeninoaren erreferente izaten jarraitzen du eta indarraz ta soinu energetikoez beteriko zuzenekoekin bueltan da.

 

Hurrengo kontzertuak:

Date City Venue Country
2017/06/25 Irun Gaztegunea Euskal Herria
Time: 19:00.
2017/06/30 Zumarraga Txosnagunea Euskal Herria
Time: 23:00.
2017/07/13 Usurbil Mikel Laboa plaza Euskal Herria
Time: 22:00.
2017/07/22 Gasteiz Matxete Plaza Euskal Herria
Time: 18:30.

Subscribe: RSS | iCal

Diskografia:

Azala Izotz Erregina La Basu - Aire Es Vida

Bideoak:

“Ni Naiz Izotz Erregina” abestiaren bideoklipa:

“Trakamatraka” abestiaren bideoklipa:

“Ella” abestiaren bideoklipa:

Web gunea: http://labasu.com





Zabaldu!

Zabaldu edukia sare sozialetan: Facebook | Twitter





Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR