Publikoari parte hartze zuzena eskaintzeko finantzazio bide berri hau aukeratu dute. Mariaren hitzetan: “Oraingo honetan Crowfounding-a egitea erabaki dugu auto-finantziazioa batzutan ezinezkoa edo ekonomikoki gogorra egiten zaigulako eta ulertzen dugulako ere modu honen bitartez publikoari proiektuanPORTADA-HUTSA aportatzeko aukera ematen diozula. Hortaz aparte CD-az aparte beste sopresatxo batzuk ere eskeintzen dizkiegu proiektua bera borobilduz eta elikatuz”.

Crowdfounding-aren bitartez parte hartzen dutenek, diskoaz aparte, sari ezberdinak jasoko dituzte haien diru-laguntzaren ordainean. Aritz Garcia diseinatzaile grafikoak prestatutako opari bereziak: serigrafiatutako poltsa, katilua, kafea, azukre koxkorrak, eta abar. Webgunaren bidez, eta laguntzaren arabera, erabiltzaile bakoitzak bere opariak aukeratu ahal izango ditu.

Autoekoizpenean oinarritutako ibilbide oparoa

Lan berri hau Barakaldoko Hala Dzipo Musika Eskolan grabatu da David Nanclares-en eskutik eta Bilboko Balea estudioan nahastu eta masterizatu da. Diskoaren izenburua “Amnesia” izango da eta diseinua Aritz Garciaren esku geratu da. Gonbideatuei dagokienez, Josu Bergara kantautoreak, bere ahotsa jarri du kanta batean.

Amnesia” bikotearen laugarren diskoa izango da, “Hutsa” (2011), “Huts Unea” (2012) eta “Astuh” (2013) lanen ostean. Taupaka Elkartearen zigilupean argitaratu dituzte haien lanak. Bide batez beraein Amnesia diskari izena ematen dion singlea aurkezten digu Hutsa bikote akustikoak, beraien autua amnesia delako, balio ez dena ezabatu ta aurera begira burua hustu…

Argi dute beraz autoekoizpenaren abantailak: “Guk gure sormen lana kontrolatu nahi dugu, zelan egin, noiz eta norekin, ez dugu nahi saldu sortu dugun hori produktu soil bat izan balitz bezala, gure kantak produktu bat baino gehiago badirelako guretzat, gure nortasunaren parte badira ere….beraz, gure hautua beti izan da autoekoizpena eta kasu honetan Taupakarekin argitaratzen dugu hau guztia errespetatzen duelako eta Taupakaren proiektua maite dugulako, jendearekin lan egitea maite dugulako eta auzolanean elkar elikatzen garelako.”