Suaia

Suaia 2017-12-12T18:49:01+00:00

Zeren bila zabiltza? Irrati formula, ala seinale askea? Entretenimendua, ala esnatzea behingoz? Erritmo alienatzaileak, ala dantza subertsiboa? Pilula urdina ala gorria?

Hip-hopak, mugak guk geuk jartzen dizkiogula gure buruari erakutsi zion Gorkari; baita musika eraldaketarako tresna izan behar dela ere. Ibilbide horretan egingo dugu topo Gorkarekin, hedonismo musikaletik urrun, ahots gabekoen mikroa helduz.

Ia hamar urtez Kodigo Norteren ikurra astindu ondoren, Euskal Herriko hip-hop talderik garrantzitsuenetako bat, 2012an bakarko bideari ekingo zion bere amets handiaren atzetik: maite duen euskara ikasi, eta maite duen hizkuntzan abestu.

Askapen Sound Sistema izena duen proiektu berri honekin Mundua Salgai disko autoekoiztua argitaratu zuen. Lan honek emandako bultzadaren ondorioz Venezuelako kanta bolibartarraren jaialdian jotzeko aukera izan zuen adibidez, edota Esne Beltzaren Gora Tourrean taldeko bigarren abeslari moduan batzekoa; EH, Galiza, Paisos Catalans, Estatu espainiarra, Suitza eta Alemaniako eszenatokiak ezagutuz.

2015ean banda utzi, eta bere laguna den Endika Lahainerekin batera gorroto guztia hustu zuten proiektu berrian, Herrima EP diskoan burutu zena. Hip hopa, soinu elektronikoa eta borroka dira Suaia eta Lahaineren diskoaren osagaiak, Grebalariak Aske! singleak ondo erakusten duen bezala.

Piztu! Mixtape Gorka Suaiak 2016an argitaratu duen azken lana da, Kimo Soundz Djarekin batera. Azken urteetako ibilbidearen lapurpen ezinhobea da, hainbat estilo desberdin (dancehall, dub, jungle…) elkartuz, eta kanta argitaragabeak, berriak zein erremixak batuz, edukiaren izaera kontrainformatiboa biziki zainduz. Beti bezala, Taupakak argitaratu du lan hau ere, kultura askea eredua zabaldu nahi duen euskal sortzaileon elkartea.

Mixtapea Piztu, errebeldia piztu, sua piztu!

Bideoa

Hurrengo kontzertuak

Diskografia

Sare sozialak

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies