ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA

ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA 2018-01-10T17:13:43+00:00

Urko Gonzalezek (FDLN talde ohiaren MCak) eta David Rodriguez a.k.a. ELADOSKUROk (LA BANDHA DEL PATIO taldeko ekoizleak) 2016an elkarrekin Kid MIDI & Bang!Vega lana argitaratu eta gero, ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA proiektua sortu dute. Euren lehen lana euskaraz.

Bilbotarra den Urko Gonzalezek, 2002. urtean 17 urte zituelarik, FDLN (Fenómenos de la naturaleza) taldeko sortzailetako bat izan zen. 11 urte pasa ostean eta hiru lan kaleratu eta gero taldea desegin zen. Urko Gonzalez bakarlari moduan jarraitu zuen bere bidea eta 2015.urtean, Aresan ekoizlearekin batera, ¨Canciones al este de la brujula¨ diska aurkeztu zuen, Asiar folklorearen soinuak sampleatzen eta bidai baten historia kontatzen.

David Rodriguez aka ELADOSKURO, Hiphop ekoizle bilbotarra, 2004. urtean hasi zen musikaren munduan, LA BANDAH DEL PATIO taldean ekoizle nagusi bezala. Gainera, bere taldekidea den SUPRAHren bakarkako lana ekoiztu du guztiz. Bilboko hainbat talde eta bakarlariekin lan egin du eta Bilbo hiriko hamaika rap disketan parte hartu du (Myke Epel, Shintoma, +KeSoul,…).

2016an Urko Gonzalez eta David Rodriguez elkartu eta KID MIDI & BANG!VEGA proiektua aurkeztu zuten. Kassetean ataratako lana, rap dibertigarria eta zuzenean gozatzeko lana bihurtu zena. Lanaren aurkezpena bukatzean, bikoteak ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA proiketua sortu du, euren lehen lana euskaraz. Honekin, laurogeita hamarreko hamarkadan Estatu Batuetan egiten zen soinua eta tematikaei omenaldi xume bat egin nahi izan diote.

Hurrengo kontzertuak

Diskografia

Sare sozialak

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies