Aldatzen Laguntzen

Aldatzen Laguntzen 2017-12-03T17:47:57+00:00
Euskarazko helduentzako antzerki taldea. 100 emanalditik gora egin dituztelarik.

Aldatzen Laguntzen Antzerki taldea, 2010. urtean eratua izan zen. Ion Martinez da taldearen sortzailea eta bere lehenengo obra OTEITZA =/= GIZARTEA izan da. Ionek idatzitako obra honetan Oteitza da protagonista. Oteitza, eta haren argikaria. Bien arteko solasaldia baita. Obra honen bidez Oteitzaren pentsamendua jaso nahi du. Antzezlan honekin 16 emanaldi eman genituelarik.

Ondoren ISPILUA antzezlana sortu genuen, antzerki talde batek antzezlan bat nola sortzen zuen erakusten genuen eta bikoteen arteko harremanetan zatzan antzezlanerko ildo nagusia. Antzezlan honekin 50 emenaldi egiteraino iritsi ginen, Euskal Herri osotik ibiliz.

Azken antzezlana AMETS ZIRKOA SALGAI! 2014ko Martxotik gaur artaino 43 emanaldi egin ditugu, ohien artean, 6 gau jarraian eginaz Donostiako Victoria Eugenia Klub antzokian. Baita ere estreinua, Egiako Gasteszenan egin genuen, ADEL 2015, Aulestiko topaketa famatuetan, Usurbilgo Topa eszenikoan, Matadeixe topaketak, Donostiako Poltsiko jaialdia…

Helburu espezifikoak:
  • Euskal antzerkia sustatzea.
  • Antzezlanarekin mezuak bidali nahi ditugu.
  • Antzerkia herriari eskeini.
  • Artea, gizartearen aldaketaren lagun.
  • Barrutik sortutako obra.
  • Antzerkia ahal den leku guztietara eramatea
  • Antzokiak ez diren lekuetan ere egiten dugu antzezlanak.

Bideoa

Hurrengo emanaldiak

Ikuskizunak

Sare sozialak

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies