Euskal sortzaile ezberdinak indarrak batuz bultzatutako egitasmoak sei urte bete ditu. Egun, elkarteak 63 kideek osatzen dute, haien artean musikariak, idazleak, antzerkilariak, pailazoak eta ikus-entzunezkoen egileak daudelarik. Taupakako kideak sormen lanak argitaratu, promozionatu, emanaldiak kudeatu eta beste hainbat kontuetaz arduratzen dira.  Sortzaileen duintasuna eta kultur ereduaren aldaketa defendatzea oinarritzat dute.

Taupakaren funtzionamenduari dagokionez, elkartea sortzaileak zuzenean kudeatzen dute eta Asanblada Nagusian jarduera edo arlo nagusietarako eragileak eta garatzaileak izendatzen dituzte: komunikazioa, management-a, bideogintza eta administrazioa, esate baterako.

Elkarteak 2018. urtean bederatzi diska edo lan musikal argitaratu ditu, horrez gain, aurtengo Taupakaren uztan monologo bat, antzezlan bat eta liburu bat ere ekoiztu dira.
Urte osoan 140 zuzeneko emanaldi antolatu dituzte, gehienak Euskal Herrian izan diren arren, elkarteko sortzaileak Katalunian, Italian, AEB-tan, Venezuelan, Frantzian edo Alemanian ere izan dira.
2018an argitaratutako lanak:
Diskak
– Arrano Pertxa eta Lengu iluna “Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra”
– Suaia “Legez kanpo dantzan”
– Gatom “Binomio”
– Mushkum “Nire totem animalia”
– Josu Bergara eta Akorde txikiak “Asunak”
– Suaia eta Ama Rebel “Raggamuffin kamarada”
– Nizuri Tazuneri “Zazpi”
– Gatom “Bueltan gatoz”
Liburuak
– Endika Lahaine “Lobo (Otsoa)”
Aurten ere, Durangoko Azokan Taupaka Elkartearen stand-a egongo da: Goienkale 49 zenbakian.
Ahotsenean, ere emanaldiak eskainiko dituzte:

Mushkum – Abenduaren 5ean, 12:20etan, Ahotsenean
Josu Bergara eta Akorde txikiak – Abenduaren 5ean, 13:00etan, Ahotsenean
Gatom – Abenduaren 5ean, 16:20tan, Ahotsenean
Nizuri Tazuneri – Abenduaren 5ean, 17:40tan, Ahotsenean