Taupaka Kultura Askearen Lubakiak, ikus-entzunezko egitasmoaren bidez elkarteko sortzaileei egindako elkarrizketak aurkeztuko dizkizuegu bi hilean behin. Egitasmo honetan, sortzaile bakoitzaren sorrera, sorkuntza, ibilbidea eta esperientziak ikusleekin konpartituko dituzte.

Endika Lahainek, hamaika urte ibili da rap munduan, proiektu ezberdinak martxan jarri ditu eta bideoan ikusi daitekeen moduan, bere sorkuntza nagusia 121Krew musika taldean parte hartzea izan da, familia baten moduan definitzen duen taldea.

#Taulapetik #KulturaAskearenLubakiak #Taulapetik02