TAULAGAINETIK#6: SUAIA ETA AMA REBEL

Zazpi reggaelarik osatzen dute banda: Gorka Suaia mikroan, baxuan Joseba Urruela “Urru”,Gitarran, Teje, teklatuetan Gorkinha, teklatu eta sinteetan Txals, efektu eta sanplerretan Markel Andia eta baterian ostera, Ion Arenas.

Hainbat reggae taldetan parte hartutakoak dira, besteak beste Kodigo Norte, Esne Beltza, Potato, Lone Ark, Early Reflections, Gobeo Bay, Thunder Clap Sound System eta beste hainbatetan.

Taulapetik eta Taulagainetik proiektua aurkeztu genuen 2017ko martxoan, Taupaka Elkartea osatzen dugun sortzaileon lanak ikustarazteko asmoarekin. Taulapetik atalean, elkartearen parte garen sortzaileon lanak eta bilakaera azaldu nahi ditugu, bizi izan ditugun esperientzia eta bizipen guztiak barnebilduz. Taulagainetik atala, aldiz, kultura askeadun zuzeneko ekitaldi moduan aurkeztu dugu.

Bideo honetan, Suaia eta Ama Rebel taldeak bere lehenengo zuzenekoan emandako irudiak aurkezten dira, Erromoko jaietan ospatu den XX. Ska-Reggae jaialdian.

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies