TAULAGAINETIK #4: ZANGO

Zango DantzaPlaza Taldea Bizkaian sortutako musika talde gaztea da, euskal musika, dantza folklorikoak eta kanta uztartuz plazak dantzan jartzeko asmoz sortua. Musikari dagokionez, Euskal Herriko kanta tradizionalak, Zangok sortutako musika eta letra berriekin nahasten dituzte. Dantzan aritu nahi ez duenak musika kontzertu zoragarria entzuteko aukera paregabea dauka.

Dantza gehienak gidatuak diren arren, dantzariek euren kabuz gozatzeko aukera izaten dute. Euskal herriko folkloretik hartutako dantza tradizionalak, taldeak asmatutako koreografiak eta Europako beste herrialde batzuetatik ekarritako dantzak egiten dituzte.

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies