Urteari amaiera emateko, Nizuri Tazuneri taldearen “Ezagutzen atala” aurkezten du Taupaka Elkarteak.

Taulapetik eta Taulagainetik proiektua aurkeztu zuen elkarteak 2017ko martxoan, Taupaka Elkartea osatzen duten sortzaileen lanak ikustarazteko asmoarekin. Taulapetik atalean, elkartearen parte diren sortzaileen lanak eta bilakaera azaldu nahi izan dira, bizi izan dituzten esperientzia eta bizipen guztiak barnebilduz. Taulagainetik atala, aldiz, kultura askeadun zuzeneko ekitaldi moduan aurkeztu dira. 2018.urtean, “Ezagutzen” atala sortu du Taupakak, sortzaileei euskarri digital bat eskeintzeko asmoz eta “Taulagainetik-Taulapetik” zituzten funtzioak bat eginez.

Ezagutzen atal honetan, Nizuri Tazuneri taldeak bere ibilbidea azaldu ez ezik, abenduaren 5ean aurketu berri duen “Zazpi” lana ezagutzeko aukera eskeintzen du. Fani eta Norzzonek taldearen hasiera azaltzen dute, elkartu ziren unetik urte honetan haien bigarren lan fisikoa argitaratu duten arte. Bideoan ikusi daitekeen moduan, eskerrak eman nahi izan dizkiote haien lanan ziniztu eta alboan duten pertsona guztiei.

Lan berri honetan, “Zazpi” izena jaso duena, Donostiako bi sortzaileek, azaldu egin nahi dute jendarte berri batean, sentsibilizazio berritzailea eskeintzeko asmoz, errenazimendu metaforiko batera gonbidatzen gaituzte. Honetan, “zahar eta berri”-aren zubi bat sortuz, trantsizioa gainditzeko asmoz, ez dute artearen errenazimendua bilatzen baizik eta sortzaileak izaki berri batean bihurtzea artearen bidez.

Errenazimenduarekin kontaktatuz, lan berri honen estetika, “El Greco” errendimendu piktorikoan oinarrituta dago, “El caballero con la mano en el pecho” obraren dekonstrukzioa eginez. Eta zergatik “El Greco”? Norzzone eta Fanik adierazten dute “artista atenporala izan dela, eta, nahiz eta bere lan artistikoaren helburua eredu zaharren kontra matxinatzea izan, ez zion sorbalda eman sormenaren bihotzkada berriei.